XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sena-ren senaren
esanak
agintzen dik
eskuko mugimenduaren
abiadan, artista.

Hondorik ez dakuskiok,
ezin ikus;
arre zegok.

Sentimenduak
ur kizkurretan
irakurri behar,
hormetako harrien
kontrako igurtzitan
.

Hondorik ezin ikus,
baina mintzatzen zaik
leunki
.

Eta hik hori
bizar bakarreko
pintzelaz
izkiratu behar
betirako
bi erraldoen tartean
.